Ohiko galderak

Ondoren, energia-ekimen horren inguruan sor daitezkeen zalantza gehienen erantzuna aurki dezakezu.

Ohiko galderak

Nola funtzionatzen du Ekiolak?

Elgoibar eta Mendaroko Ekiolak eguzki-panelen 1,2 MWko instalakuntza bat eraikiko du Elgoibarko lursail batean.

Kooperatibako bazkide egiten diren herritarrek instalazio horren jabetzaren zati bat eskuratuko dute, kapital ekarpen baten truke. Partaidetza horrekin beraien etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute.

Nor izan daiteke Elgoibar eta Mendaroko Ekiolako bazkide?

1. fasea: 2025eko Maiatzetik- Iraileara.
Lehenengo hilabetean honakoei irekiko zaie bazkide egiteko aukera:
- Elgoibar eta Mendaroko herritar edo familiei.
- Elgoibar eta Mendaroko komertzio eta ostalaritza establezimenduei (24.000 kwh kontsumo- muga gainditzen ez badute).
- Tokiko jarduera ekonomiko txikiak ( 24.000 kwh kontsumo-muga gainditzen ez badute).

2. fasea: 2025eko Iraila.
- Lehen fasean atxikitu ez diren guztiak.
- Danobat Groupeko langileak.

3. fasea: 2025eko Irailetik aurrera:
- Fase 1 eta Fase 2 an prioritatea zuten baina apuntatu ez zirenak.
- Elgoibar eta Mendaro inguruko enpresak.
- DanobatGroup en inguruko enpresak.
- Inguruko herrietako bizilagunak.
- Lekua egongo balitz, kontsumo-muga gainditzen duten jarduera ekonomikoek.

Zer egin behar da bazkide egiteko?

Bazkide egiteko lehen ordainketa bat egin beharko da. Egin beharreko kapital ekarpena ezberdina da bakoitzaren argindar kontsumoaren arabera: egin kalkulua formulario hau beteta.

Zer abantaila ditu Ekiolako bazkide izateak?

1. Bazkidea bere energiaren jabe izango da, eta KM0 energia berriztagarria kontsumituko du.
2. Bazkideak argindar fakturan aurreztuko du hilero, momentuko prezioaren arabera.
3. Bazkideak kooperatibaren erabakietan parte hartuko du.

Zein prezio izango du Energiak Ekiolan?

Sortzen den energiak 27,08 €/MWh-ko prezioa izango du, instalazio fotovoltaikoa zure uneko kontsumoa estaltzeko nahikoa energia sortzen ari den momentuetan (merkatuko bataz besteko prezio historikoa eta gaur egungo prezioa baino nabarmen baxuagoa da kopurua). Prezio hori da Ekiola kooperatibari energia hori ekoiztea kostatzen zaiona.

Instalazio fotovoltaikoa behar duzuna baino energia gehiago ekoizten ari denean, soberakina merkatura saldu eta salmentarengatik konpentsazio bat jasoko duzu. Gutxiago ekoizten ari denean, berriz, falta dena merkatutik erosiko da, argindarrak momentu horretan merkatuan duen prezioan. Hori guztiori Elgoibar eta Mendaro kudeatuko du eta informazio guztia merkaturatzaileak bidaliko dizun fakturan azalduko zaizu.

Nola iristen da instalazioa fotovoltaikoak sortzen duen energia bazkideen etxeetara?

Instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia sarera isurtzen da, eta bazkideak saretik kontsumitzen du, orain arte bezala. Hori horrela, etxeetan ez da inolako instalaziorik egin behar. Merkaturatzaileak hilero igorriko dizun fakturaren bitartez lotzen dira instalazio fotovoltaikoaren sorkuntza eta zure etxeko kontsumoa.x

Bazkideek urte osoan eta 24 orduz argindarra izatea ziurtatuta al dute?

Bai. Ibedrolak kudeatzen duen argindar banaketa sare orokorrak matxurarik ez duen bitartean etxean argindarra izango duzula bermatuta dago, gaur egun bezala.

Elgoibar eta Mendaroko bazkideek orain arte bezalaxe energia kontsumo normala ziurtatuta izango dute, nahiz eta Elgoibarren kokatuta dagoen sorkuntza plantan (eguraldiagatik edo bestelako arazoengatik) energia sorkuntzan etenak egon. Sortzen den energia sare orokorrera bideratuko da, eta bazkideek kontsumitzen duten energia sare orokorretik hartzen da. Beraz, bazkideek gaur egun hartzen duten bezala hartuko dute gero ere behar duten energia, sare orokorretik. Ezberdintasuna da kontsumitzen duten energia adina (edo gehiago) bideratuko dutela sarera, energia berriztagarria gainera.

Nola eragingo du nire argindar fakturan?

Ekiola kontsumo kooperatiba da. Bazkideak bere hileroko kontsumo fakturan kooperatiban parte hartzeagatik hurrengo kontzeptu bereziak ikusteko aukera izango du:

  • Kontsumituriko energia sorkuntza kostuaren arabera baloratuko da
  • Hasierako ekarpenaren deboluzio bat egingo da hasierako ekarpenean
  • Hileroko faktura, bazkideak Kooperatibaren komertzializadorari ordainduko dio.

Irabazi asmorik gabea denez, kooperatibak kostu-prezioan salduko du energia, eta horrek bazkide egiten diren askori gaur egun ordaintzen duen fakturarekin alderatuta hileroko aurreztea ekar dakioke.

Diru-Irabazi asmorik egon ahal daiteke Ekiolan?

Ez. Ez bazkideek, ez Udalak, ezta Ekiola kooperatibak ere ez dute diru irabazirik izango. Izan ere, Elgoibar eta Mendaroko kooperatiba soziala izanik, diru irabaziak sortuko balira (energia gehiago sortu duelako kontsumitu duena baino, adibidez), behartuta legoke tokiko proiektu sozialetara bideratzera (Elgoibar eta Mendaroko proiektu sozialak, elkartearen etorkizuneko ekimenak...). Erabaki horiek kooperatibako bazkideek hartuko dituzte.

Bazkideak diru galerarik izan dezake?

Ez. Bazkide egiteko hasierako kopurua ordainduta, hileroko fakturaz gain ez dute bestelako ordainketarik egingo.

Nor dago guzti honen atzean?

Elgoibar eta Mendaroko udalez gain, Ekiola kooperatibak hartzen du parte proiektuan. Ekiola Mondragon Taldeko Krean kooperatibak eta EEEk (Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritza) osatzen dute. Gainera, Danobat Taldearen laguntza ere badu proiektuak.

Zer gertatzen da bazkideak bazkide izateari utzi nahiko balio?

Bazkideak aukera du edozein momentutan baja emateko.